DIY · Eskulanak · Joskintza · Upcycle

Bakeroz egindako poltsa

Egun arropa gehiegi erabiltzen eta botatzen dugula pentsatzen duen horietakoa naiz. Gaur entzun dut urtero 12 kilo arropa botatzen dugula bakoitzak. Nik batazbesteko hori jeisten dudala ziur nago. Gorroto dut zakarrontzia betetzea, are gehiago birziklatu ezin diren gauzekin bada. Bai, saiatzen naiz ahalik eta gutxien botatzen eta arroparen kasuan gainera kontzientzia berezia dudala esango nuke.

Soilik zeharo izorratua dagoena botatzen dut, gainontzekoa eman, saldu, aldatu edo trukatzen dut. Horretarako hainbat bide ditut:

  1. Donostiako Emakumeen Etxean egiten den Truke Azokara joaten naiz (hileko bigarren astelehenean, arratsaldez) eta jantziko ez ditudan eta ondo dauden arropak eramaten ditut. Horiengatik taula baten araberako puntuak ematen dizkidate, eta puntu horiekin beste batzuk utzi duten arropa har dezaket. Beti topatzen dut gogoko zeozer!
  2. Donostiako Easo plazan burutzen den Donostitrukera joaten naiz (hileko 3. larunbatean, goizez) eta bertan bigarren eskuko arropa merke eta dotorea erosten dut.
  3. Josteko makinaren aurrean jarri eta arropa eraldatzen dut. Horren inguruan beste post bat idatzi nuen, bi gonekin bat egiteko ideiarekin.

Ba gaurkoan antzeko zerbait ekartzen dizuet. Banituen hainbat bakero zahar (bizpahiru galtza eta gona bat) eta aspaldian buruan nuen poltsa bat egitea bururatu zitzaidan, bakeroan oihal guztia erabiliz. Hona hemen pausoz pauso nola egin dudan.

A. Goraize onak hartu eta 10 x 10 cmko laukitxo mordoa moztu. Nik lan hori errezteko plastikozko plantilla bat erabili dut. Koaderno baten taparekin egin dut, eta gogorra denez, asko lagundu dit laukitxoak marrazteko. Nire kasuan 4 x 12 laukitxoko laukizuzen bat lortu nahi nuenez, 48 laukitxo moztu ditut.

B. Laukitxoak orratzekin lotu eta ondoren josi. Nik lehendabizi tira luzeetan josi ditut, eta ondoren tirak bata besteari. Ziurrenik, patch work egiten adituak direnak ez dute horrela egingo, baina niri modurik erosoena iruditu zait. Soilik orratzekin lotuz ez bazaizu aski iruditzen makinaz josteko, hilbanatu ditzazkezu, baina hori bai dela lana!

Tira bakoitza josi ondoren, plantxarekin jostura bakoitza ondo ondo zapaldu eta ireki dut, gero tira bat eta bestea elkarrekin josterakoan txukunagoa geratzeko. 

Josturak bata bestearen jarraiean geratzea da helburua…

(Azken momentuan erabaki dut dena ondo plantxatu eta gero jostura bakoitzaren alde bietan pespunteak egingo nizkiola, koloretako hariarekin, politagoa geratzeko. Baina hori nire proiektua da, bakoitzak nahi duen eran egin dezake, laukitxorik erabili gabe adibidez, dena pieza batean)

D. Lortu dugun laukizuzena era berezi batean tolestu. Nire laukizuzenak 40 x 120 cm neurtzen ditu (4 x 12 laukitxo), eta josten jarraitu baino lehenago lerroei jarraiki tolestu dut, ea ulertzen duzuen. Niri dexente kostatu zitzaidan, ez nuen lehenengo saiakeran lortu!

Lehendabizi bi izkinak hartu eta argazkian ikusten den bezela tolestu, bi hiruki lotzeko. Ondoren, argazkian ikusten den lerroa ardatz bezela hartu eta beste tolestura bat egin, horrela geratu behar zaizue: 

img_20191125_194223_hdr

Hori lortu eta gero, bi aldetatik josi egin behar da. Kontuz, laukitxoak ondo geratu behar dute, bata besteari jarraiki.

E. Goazen forroa prestatzera. Poltsaren neurri berdineko oihal zastia behar duzue, nire poltsarako 40 x 120 cmko laukizuzena (gehi josturak egiteko cm bat alde bakoitzeko, noski!). Ondo zabaldu, eta laukitxoen piezarekin egin dugun modu berdinean tolestu eta josi..img_20191208_220312_hdr

Ondoren, nik patrikak jarri dizkiot, praka zaharrei kendutakoak hain zuzen.

F. Forroa eta kanpoko aldea josi, eta ondoren inguru guztian errefortzu jostura egin diot.

img_20191212_194019_hdr

F. Itxiera eta heldulekua egin. Berez poltsa itxierarik gabe geratu daiteke, edo beste era batekoa egin dezakezue, hemen nik egin dudana azalduko dizuet. Moztuta nituen larru zatitxo bat eta metalezko botoia erabili ditut. Heldulekua ere hamaika modu ezberdinetan egin daiteke, nik beste larru zati bat jarri diot.

Heldulekua egiteko poltsaren goiko aldean geratzen ziren bi puntak pixka bat moztu ditut.

img_20191212_200142_hdr

G. Azkenean hondo pixka bat ematea erabaki dut: nire proiektu gehienak sobre la martxa aldatzen doaz, hau da, hasieran buruan dudana eta azkeneko produktua ezberdinak izaten dira. Kasu honetan poltsa amaitu eta gero hondoa egitea erabaki dut, eta horretarako beheko bi puntak barrutik eta argazkietan ikusten den eran josi eta moztu ditut.

Eta hona hemen azken emaitza!

 

DIY · Eskulanak · Joskintza

Udaberrirako Frida poltsak

Hilero post bat idazten saiatzen naiz, baina batzuetan alperkeriak irabazten nau, edo beste gauza batzuetan murgilduta nago eta ez dut denborarik ateratzen. Horrek ez du esan nahi eskulanik ez dudanik egiten, ke ba, beti dut zeozer eskutan, baina batzuetan egiten ditudan gauzak ez ditut hona ekartzeko aproposak ikusten, lan handia ematen dutelako edo besterik gabe, prozesuan zehar argazkirik ez diedalako atera. Beno, guzti hau esateko martxoan ez nuela postik idatzi, eta horregatik apirileko posta azkar idaztea erabaki dudala.

Abendu-urtarrila aldean eginiko bi poltsa ekartzen dizkizuet oraingoan. Udaberrirako oso egokiak iruditu zitzaizkidan, eta horrexegatik apirileko posterako utzi nituen. Proiektua lagun batek kojinentzako bi funda oparitu zizkidanean otu zitzaidan. Oso funda politak ziren baina etxean ez zetozen ezerrekin bat, beraz beste erabilera bat bilatzen hasi nintzen. Eta holaxe, poltsetan bihurtzea okurritu zitzaidan.

img_20181028_192625_hdr

 

Lehendabiziko kremailerak kendu eta fundak pixka bat estutu nituen. Ez dakit argazkian egindako marka ondo ikusten den baina bi aldetan zatitxo bat kendu nien, josteko makina erabiliaz. Fridaren marrazkia zentratua geratu eta ondo ikusteko moduan egin nuen, 4 edo 5 zentimetro kendu nizkien alde bakoitzean.

img_20181028_200303_hdr

Horren ostean, beheko puntak moldatu nituen, poltsari fondo pixka bat emateko. Erraza da; punta hartu, zeharka ipini jostura erdian geratzeko, triangelu ekilatero bat marraztu, josi eta moztu. Triangelu horren oinarria gure poltsak duen fondoa izango da. Buelta emanda oso erraz ikusten da.

Poltsaren gorputza prest eduki eta gero, forroa lantzen hasi nintzen. Alde batean kremaileradun patrika jarri nion, eta bestean patrika xinplea. Forroaren bi aldeak josi baino lehenago jarri nizkion patrikak, josteko erosoagoa delako. Patrika xinplea oso erraza da, hona hemen nola geratu zen. Horretarako, nahi duzun neurriko ohial zatia moztu (nahi duzun neurrikoa bai, baina gogoratu azpildurak egiteko cm bat edo bi utzi!). goiko aldea josi, nahi den lekuan kokatu eta orratzekin edo albainuekin finkatu) eta makinaz edo eskuz josi. Hau da, lehendabizi goiko aldea josi, gero kokatu eta azkenean aldeak eta beheko aldea josi. Zentratua geratzeko hoberena poltsaren erdia eta patrikaren erdia orratzekin seinalatu eta parekatzea da. 

Kremaileradun patrikak zailtasun gehiago du, baina niri poltsetan horrelako patrikak asko gustatzen zaizkit, dena ordenatuagoa eramateko. Hementxe duzue kremailera txukun geratzeko modua, kremaileradun patrikak ,you tubeko gaztelaniazko bideoa da, baina nik uste dut oso ondo ulertzen dela. Nik holaxe egin nuen.

img_20181209_141215_hdr-e1554205630429.jpg

 

 

Lehendabizi patrikaren kokapena zehaztu, luzeran eta zabaleran, markatu eta bideoan jartzen duen bezala josi, zuloa egiteko. Gero, zuloa garbi josi eta gero, kremailera ipini eta berriz ere josi. Zaila ematen du, baina bideoa ikusita nik lehenengoan atera nuen, argazkietan baino hobeto ulertzen da. 

Bi patrikak josi eta gero, forroaren aldeak josi nituen, eta ondoren kanpoko aldeari Aliexpresen erositako euskarriak jarri nizkion . Euskarriak oso merkeak ziren eta eskuz egitea ez zuela merezi erabaki nuen. Pare bakoitza 7€ baino gutxiago kostatu zitzaidan, eta josteko haria eta guzti etorri ziren. Zuloak ere bazekarzkiten, beraz eskuz josi nituen. 

img_20190105_190414_hdr

Azkenik, forroa eta poltsa elkarrekin josi nituen, eta euskarrien kolore berdineko bies zati bat jarri nien amaiera polita emateko.

img_20190108_174018_hdr

Eta holaxe gelditu dira poltsa biak!

 

img_20190108_195212_hdr

img_20190108_195221_hdr

Udaberrirako ederrak, ezta?

Datorren hilera arte!!!

 

DIY · Eskulanak · Joskintza · Minipostak

Miniposta: plantxatzeko taula berritzen

Nik ez dut asko plantxatzen, baina etxetik beti dago plantxatu gabe gaizki gelditzen den zerbait, baserritar jantziak edo alkandoraren bat adibidez. Horietarako, Ikean erosi nuen plantxatzeko taula merke eta eroso bat dut, batere lekurik okupatzen ez duena.

Eta noski, gauza merke gehienak bezala, bi urtetan erabili eta gero taularen funda nahiko kaxkar zegoen eta aldatu beharra zegoen. Lidelen eskaintza on bat atera zen eta ez nuen bi aldiz pentsatu, 4´99 €gatik funda berria eskuratu nuen (oraindik Lidl online dendan eskuragarri duzue). Hori bai, funda nire taula baino handiagoa zenez, moldatu behar izan nuen. Eta hori da hilabete honetako postean erakutsiko dizuedana, plantxatzeko taularen fundaren tamaina nola moldatu. Pentsatu daitekena baino errazagoa da!

img_20190107_195832_hdr

Hementxe ikusten duzue nire taula eta funda berria. Lehenengo gauza egin dudana ertz guztian duen biesa eta sokatxoa askatzea izan da. Errexa izan da, josturak puntada handiak zituelako, eta haritik tira eginda berehala desegin delako..

Hurrengo pausoa ohiala behar den bezelako neurrian moztea izan da: lehendabizi zuzen moztu dut, eta gero soberan zegoen zatia erabili izan dut plantila bezela, izkinak borobiltzeko. 

Eta ondoren, berriz ere inguruko bies guztia albaindu eta lehen zegoen bezela josi dut, sokatxorako leku aski uzten.

Azkenik, plastikozko jostorratz potolo baten laguntzaz funda estutzeko balioko digun sokatxoa berriz ere biesaren barruan sartu dut.

img_20190107_210540_hdr

Eta holaxe gelditu da funda berria tamainan egokitua. Honek bai, urteak iraungo dizkit, ziur!!! Dagoeneko erabili dut eta oso pozik geratu naiz. Funda aurrekoa baino potoloagoa da eta oso ondo egokitzen da taulan beraz plantxatu behar dudanean lana errezten dit.

img_20190107_210433_hdr

Beno, datorren hilabeteko posta ez da minia izango, luzeagoa baizik, eta udaberrirako prestatu ditudan poltsa batzuk egiten ikasiko dugu. Ordura arte, ondo izan eta eskulan asko egin!!!

img_20190215_182503_hdrimg_20190215_182405img_20190215_182440_hdr

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

DIY · Eskulanak · Minipostak

Miniposta: harientzako kutxa txukuna

Abenduan lanak pilatu zitzaizkidan eta ez nuen ezer idatzi… Ikastaro bat, etxeko lanak, txakurrak, lana…. eta alperkeri pixka bat ere.

Baina hementxe nago berriz ere ideia berriekin! Egia esan, josten eta eskulanak egiten jarraitu dut, eta batzuei argazkiak atera dizkiet egiten nituen bitartean, eta beste batzuei ez. Beraz, baditut hona igotzeko bizpahiru ideia, ea berriz ere martxa hartu eta guztiak igotzen dizkizuedan.

Berriz ere martxa hartzeko miniposta batekin hasiko naiz: gabonetan jan genuen gozoki kutxa bat nola moldatu dudan erakutsiko dizuet. Josteko hari dezente dauzkat, geroz eta kolore gehiago erosteko ohitura hartu dut eta aspalditik nuen kutxa zaharkitua eta txikia geratu zait. Gainera, kartoizkoa zen eta zerbait gogorragoa nahi nuen. Beraz, supermerkatuan pasta kutxa hau ikusi nuenean argi ikusi nuen: lehendabizi pastak jan eta gero kutxa harientzako erabili!!!

Moldaketa hau egiteko material gutxi behar da: kartoi lodia, margo akrilikoa, washi tape moduko zeloa, kola (hobe potentea bada), pintzela eta kuterra kartoia moztu ahal izateko.

Lehendabizi kutxa nola moldatu edo zenbat gune egin nahi dizkiozuen pentsatu behar duzue, ondoren kutxaren barreneko luzera eta zabalera neurtu eta zatiketak egin. Nik lehen nuen kutxaren barne antolaketa errepikatu dut, oso erosoa zelako; alboetan zortzi gunetxo eta erdian handi bakarra. Ondoren kartoia ebaki, beharrezko zatitxoak eginez. Gero zati bakoitza margotu eta non kolatu beharko den markatu.

Hurrengo pausoa zatiak beharrezko lekuetan kolatzea da. Nik kartoi zati batekin lagundu naiz zati bakoitza angelu zuzenean itsasteko eta ez okerrak gelditzeko. 

Eta azkenik, junturak indartzeko eta apaintzeko washi tape zatitxoak jarri ditut. Eta kutxaren barruko aldean ere zinta jarri diot, apaintzeko.

Azkeneko pausoa kartoi egitura kutxan finkatzea da. Nik juxtu moztu nuenez, oso kola gutxi erabili behar izan dut, egitura kutxan sartuta doi gelditzen zelako. Eta hona hemen azken emaitza!

 

 

Orain hari ezberdinak erosten jarraitu dezaket, lekua soberan daukat eta!!!

Beno, laster beste post txikitxo batekin itzultzea espero dut, ondo segi! Eta kutxaren bat moldatzen baduzue, erantzunetan komentatu. 

DIY · egurra · Eskulanak

Egurrezko kutxaren bigarren bizitza

Udara amaitzen ari da eta pixkanaka errutinara itzultzen ari naiz: hasi naiz berriz  lanean, kirola egiten, eta nola ez, blogean idazten. Egia esan, udaran espero nuen baino eskulan gutxiago egin ditut, baina tira, orain aurrera begiratu beharra dago, udara atzean gelditu baita. Eta ikasturteari hasiera emateko, azken aste honetan egiten img_20180831_144150_hdr1ibili naizena erakustea pentsatu dut.

Egurrezko kutxa handi, zahar eta pisutxu hau nuen etxean bueltaka, baina ez nuen bota nahi. Lehen horrelako hainbat kutxekin egongelan apalategi bat egina genuen, baina lagun batek askoz erosoagoa zen beste apalategi bat neurrira egin zigun, eta kutxa gehienak saldu nituen. Azken honekin zer egin jakin ez eta azkenean aste honetan erabaki dut.

Goazen prozesuarekin;

1. Asmoa lan mahai baten gainean jartzeko apalategi txiki bat egitea da, beraz lehendabizi kutxa inguratzeko zerrarekin moztu dut eta sakonera asko kendu diot. Beste proiektu txiki bat egiteko egur xafla bat eta gainontzeko egurra gorde ditut.

2. Sobratu zaizkidan egur zatiak probestuz, geratu zaidan egituraren barruan hainbat apal jarri ditut. Horretarako nahi izan dudan neurrira moztu ditut, eta tirafondoekin ondo finkatu. Pauso honek ez du batere misteriorik, soilik ondo neurtu, eta taladroa zein zerra erabiltzen jakin.

3. Ondoren, eta beti bezala, den dena ondo lixatu dut, nekatu arte. Egur hau nahiko zakarra da, beraz lixadora elektrikoa behin eta berriz pasa diot, leuna eta argia geratu arte.

4. Eta gero, Aguaplast edo masilla eman diot hainbat juntura, zulo eta pitzadura estaltzeko. Ez dizkiot denak estali, batzuk oso handiak edo nabariak zirelako eta bestalde, apalategiak itxura rustikoa gordetzea nahi dudalako. Gero -noski- beste behin ere lixatu dut, masilla arrastoak kentzeko. Zapi heze bat pasa diot, hauts guztia ondo kentzeko.

5. Azkenik, argizari gardena eman diot altzari guztiari, kantitate dexente egurrak ondo xurgatzeko, eta lehortzen utzi ondoren zapi garbi batekin sakon igurtzi dut, disdira pixka bat atera eta egurra babestuta geratu dadin.

Eta horrelaxe gelditu da nire lan mahaiaren gainean:

Eta zer egin dut hasieran gorde dudan beste egur xafla horrekin? Ba foto-transfer teknika erabiliz koadrotxo bat nire komunuean jartzeko. Hona hemen

1.Lehendabizi horia eta berdea nahastuz lortu dudan margoarekin bi geruza eman dizkiot, eta ondoren horia urarekin diluitu eta belaki batekin beste geruza bat eman diot. Lehortzean, ondo lixatu.

 

2. Ondoren foto transfer egiteko kola berezia geruza bana eman dizkiot, egur xaflari eta aldez aurretik aukeratu dudan irudi bati. Irudia aldizkari bateko originala izan daiteke edo fotokopia bat, beti ere laserrarekin egina. Etxeko inpresora txikiarekin egindako kopiek ez dute balio! Eta eskuzabala izan kola kantitatearekin, ondo ondo itsasteko. Nik prozesu guztia bi aldiz errepikatu behar izan dut, lehenengoan kola gutxi bota eta papera kentzen hasi naizenean tinta eta marrazkia ere altxa zaizkidalako. Argazkian ikusten duzuenez, irudia buruz behera jarri behar da transferra egiteko, beraz kontuz letrak dituzten irudiak aukeratzen badituzue, alderantziz geratuko direlako.

3. Egun oso bat lehortzen utzi ondoren, papera urez busti eta pixkanaka joan zelulosa altxatzen, tinta bakarrik geratu dadin. Pauso hau pazientzia handiz egin behar da, zati zuririk ez geratu arte. Maiz amaitu degula pentsatu dezakegu, baina argazkia lehortzean berriz ere zurixka geratzen zaigu. Behin eta berriz errepikatu guztiz garbitu arte.

4. Azkenik, marginatan margo berde pixka bat eman diot, eta lehortu ondoren kapa bat barniz. Komunean eskegitzeko asmoa dudanez, barnizak hobetu babestuko du irudia hezetasunaz argizariak baino.

Eta hona hemen azken emaitza, nire zen komunean primeran geratu dela uste dut.

Ikusten duzuenez, edozein gauza bota baino lehenago, bizi berri bat eman ahal diogun pentsatu behar dugu! Begira kutxa zaharretik atera duguna….

DIY · Eskulanak · Pitxiak

Udararako pultsera

Azkenean iritsi da eguraldi ona, eta nire pultseren kutxa ireki dut… Iazko berdinak daude, neguan ez dira ugaldu. Berriak estrenatzeko gogoa sartu zait, eta beno, ez ditut erosiko egin ahal baditut, beraz azken aldian Interneten ikusi ditudan hainbat eredu kopiatzeari ekin diot. Hementxe egindako lehena uzten dizuet: El cuaderno de ideas deituriko blog txiki bezain eder batean ikusi nuen ideia, hemen ikus dezakezue linka eta nola gelditzen den, nik oso antzekoa egin dut. Uste dut blog honetan eta beste batzuetan ikusitako pultsera gehiago egingo ditudala….

 

Pultsera egiteko ez dut ezer erosi, birziklatzea eta etxean dudana probestea da helburua, ez alperrik erostea edo dirua xahutzea. Ikusten duzue zer erabili dudan: Aliketa txikiak, goraizeak, punzoia, metalezko tatxetak, bi uztai txiki, mosketoi txikia itxigailu moduan, bi terminal lau, larru beltz zatitxo bat, loradun bies zatitxoa eta gurutze puntua egiteko haria (besteren bat ere erabili daiteke).

Pultsera egitea oso erraza da, hona hemen pausoak:

img_20180715_125700
1. Itxigailua montatu dut.

img_20180715_125644
2. Biesaren zabalera berdineko larru zati bat moztu dut eta itxigailuarekin batera neurtu dut.

Kontuz pauso honetan, terminalak ez itxi, soilik neurria zehaztu nahi dugu.

img_20180715_125554
3. Tatxetak non jarri erabaki dut (gutxi gorabehera egin dut, baina erregelaz ere egin daiteke).

img_20180715_125427
4. Tatxetak larruan atxeki ditut.

img_20180715_125407
5. Larruaren beste aldetik bies zatitxoa itsatsi eta puntak borobildu dizkiot.

img_20180714_135015
6. Punzoiaren laguntzaz kostura bat egin dut larrua eta biesa josteko.

img_20180715_125341
7. Horrela gelditu da kostura.

 

 8. Josteko erabili dudan hari berdinarekin borlatxo bat egin dut. Azalpen originaletan (hemen) borlatxoak nola egin ere ikus dezakezue baina ez du misteriorik. Sarde batek lana errezten du.

img_20180715_125158
9. Orain bai, terminalak bere lekuan jarri eta hestutu, eta amaitua!

 

Ikusten duzue emaitza, xinplea baina oso moñoñoa!!!

Pultseraren neurria dela eta, hemen gutxi gorabeherako emakumezkoentzako taula bat:

XS   16,5 cm

S    18 cm

M    19 cm

L    20 cm

XL   21 cm

Borlatxoaren ordez, bestelako zintzilikarioak  ere jarri ahal dizkiozue

img_20180715_125000

Ea datorren astean beste bat egiten dudan! 

DIY · egurra · Eskulanak

Mesanotxe frikiak

Bai, badakit aurreko postean honetan josten jarraituko nuela aipatu nizuela, baina esku artean dudan soinekoa ez dut oraindik amaitu… eta bai aspaldian buruan nuen proiektutxo bat. Asuntoa da gure logelako mesanotxeak nahiko zaharkitu direla (ez dira zaharrak, baina ez zen erosketa ona izan, eta berehala hondatu dira) eta itxura aldatu nahi niela… eta Star Warseko fan amorratua naizela.

Horrelakoak ziren eta horrela gelditu dira gure mesanotxe “berriak”.

 

 

Hementxe ikus dezakezue benetan txukunketa bat behar zutela.

 

Eta beno, hauxe izan da prozesua, uste baino errazagoa egia esan.

img_20180530_122941_hdrLehendabizi tiradore moduan zituen egurrezko bihotzak bihurkin lau baten laguntzaz kendu dizkiot (nire bikotekideak asko eskertu dit). Marka batzuk gelditu dira baina badakizue, ondo lixatu eta lixto.

img_20180530_123856_hdr1.jpg

Gero tiradore berriak jartzeko zuloak egin dizkiot, eta zuzenean tiradoreak jarri dizkiot, nahiz eta jakin margotzeko berriz ere kendu beharko nituela, baina ezin prozesu osoa egun berberean egin eta mesanotxeak erabiltzen jarraitu behar genuen.

 

Arkatz markek adierazten duten bezala, tiradore berriak jartzeko kajoi bakotzaren erdiko puntua bilatu behar duzue, ondoren zein altuera jarri nahi duzuen aukeratu (nik aurrekoak zeuden altuera berdinean ipini ditut, erditik gora), torlojuentzako zuloak non egin behar dituzuen zehaztasunez markatu eta zulagailuarekin beharrezko zuloak egin. Nik gainetik papera jarri behar diedanez, arkatz markak ikusteko modukoak egin ditut, beldurrik gabe.

Eta hurrengo egunean margoketarekin hasi naiz. Lehendabizi mesanotxeen egitura margotu dut, goiko aldea “Ia beltza” kolorearekin, eta gainontzekoa grixez.

 

Nik ia gauza guztiei bi geruza ematen dizkiet, baita kasu honetan ere, eta bien artean xuabe xuabe lixatzen dut, akabera bikaina emateko. Margotzeko, azken aldian arrabola erabiltzen ari naiz , brotxa edo pintzelekin baino hobeto gelditzen dela ikusi dudalako. Arrabola nahiko txikiak edozein txinotan aurkitu ditzazkezue, hori bai, behin edo birritan erabilita hobe botatzea. Duten prezioarekin ez da garesti ateratzen.

IMG_20180613_160304.jpg

Eta egitura margotu ostean, tiraderekin hasi naiz. Aurretik jarritako tiradoreak kendu eta bakoitzari bi margo zuri geruza eman dizkiot, kanpotik eta barrutik. Eta beti bezela, geruzen artean xuabe lixatu.

 

Lehortzen diren bitartean Internet bidez erositako bi posterrak neurrira moztu ditut. Paper nahiko lodiz eginak daude, beraz dekoupage kola ondo aguantatuko dutela ziur nago.

 

Nik marra zuzenak mozteko kuterra gomendatzen dizuet, goraizeekin baino zuzenago gelditzen dira marrak. Hasieran kuterra ondo erabiltzeko kontu pixka bat eduki behar da, baina trebezia hartzen denean emaitza hobeagoa da.

Eta azkenik, dekoupage kola geruza bat eman tiradera bakoitzaren aurreko aldeari, eta poster zatiak kontu handiz itsatsi ditut. Saiatu burbuilarik gera ez dadin, horretarako zapi suabe batez igurtziz. Lehortzen direnean izkinetan zeozer sobratu bada, kuterrarekin moztu. Gero, tiradoreak berriz ipini, zuloak eginak daudenez, papera torlojuarekin zulatu eta kitto. Tiraderak berrituak!

 

Noski, bakoitzak nahi duen irudia aukeratu dezake! Haurrentzako marrazkiak, futbol taldeen armarriak, loreak, marrazki bizidunak, edo gogoko duen beste edozein. Beste aukera da tiradera paperez ez forratzea eta margotzea soilik.

Lana amaitzeko eta babesteko argizari gardena eman diet bi piezei, eta lehortu denean zapi suabe batekin igurtzi ditut. Oso pozik nago!

 

DIY · Eskulanak

Xehetasun txikiak lantzen

NiBatzutan ez da beharrezkoa eskulan handitan sartzea emaitza politak lortzeko. Gainera, bizi garen mundu azkar honetan, maiz ez dugu denborarik izaten prozedura luzeak eskatzen dituzten lanetan sartzeko. Edo emaitzak “ya” ikusteko gogoa dugu… ze asegarria den atsalde berdinean hasi eta amaitzen dugun eskulantxoa, ezta? Gerta daiteke ere ur handitan sartzeko gogorik ez izatea, edo eskulanen munduan lehen urratsak ematen hasi eta errazak eta arinak diren proiektutxoak nahiago izatea.

Nire kasuan denbora falta da azken astetan gauza txikiak egitera eraman nauena. Beno, egia esan, ideien pilaketak ere zerikusia izan du; hainbese gauza eta asmo ditut buruan bueltaka! Benetan, nire egunek 48 ordu izan beharko lituzkete…

Ba aldaketa edota eskulan txikien kontura, hementxe egin berri ditudan ideia batzuk:

1.Kartoi biribilkiak forratu:

Etxean kartoizko biribilki pare bat ditut. Tituluak, liburuentzako forroa eta antzekoak gordetzeko erabiltzen ditut, eta aste honetan paper politez forratu ditut. Orain txukun txukun ikusten dira nire edukiontzi-paperontzian. Gustatzen?

 

 

Paper berezi horiek etxean nituen, beraz ez dut ezer erosi behar izan. Paperak aukeratu, biribilkiari kola eman, papera itsatsi eta soberakinak moztu, eta alde batetako tapoia kolatu biribilkia ixteko. Ez urduritu papera itsastean apur bat zimurtzen bada, kolak papera bustitzen duenean gertatu ohi da eta berriz ere lehortzean zimurrak desagertzen dira. Eta begira emaitza ikusgarria.

 

 

2. Kristalezko poteen tapak forratu:

Aurrekoan bezala, etxean nituen paper ezberdinak erabili ditut, eta auzoko supermerkatuan erosten dudan mahonesa poteak alaitu ditut. Tea eta bestelako infusioak gordetzeko oso aproposak dira.

IMG_20180327_184232_HDR.jpg

Ikusten duzue ez dela ezer berezirik erabili behar, hori bai, kola ondo banatzeko pintzel laua erabiltzea gomendatzen dizuet, horrela akats asko ekidingo dituzue.

 

 

Tapen neurriko paperak ebaki, goiko aldea kolatu eta itsatsi, lehortzen utzi, soberan dagoen papera moztu, aldeak itsatsi, berriz ere lehortzen utzi (pazientzia pixka bat!), eta azkenik, babesteko gainetik beste kola geruza bat eman. Eta begira ze pote moñoñoak!

IMG_20180330_182000_HDR.jpg

3. Zigarroen metalezko kutxatxoa forratu:

Berriz ere etxean nuen washi tape biribilki bat erabili dut, bai eta hutsik nuen kutxatxoa. Hona hemen itxura aldatzeko eman ditudan pausoak argazkietan.

 

 

 

 

Nik goiko eta beheko aldeak kontu handiz bereiztu ditut, forratzeko prozesua erreztu eta emaitza txukunagoa lortzeko, baina hori erabiltzen duzuen kutxaren baitan egongo da. Bigarren argazkian ikusten denez, bai tapa, bai beheko aldea forratzean erditik hastea gomendatzen dizuet. Zintaren soberakinak kuterrarekin oso ondo mozten dira. Barru aldean ere zinta jarri diot, mutur guztiak tapatu eta finagoa geratzeko. Orain kutxatxoa nire zorroan gauzak ordenatuak mantentzeko erabiltzen dut.

 

 

4. Edozein arropari botoiak aldatu:

Txorakeri bat dirudi, baina botoiak aldatzen soilik, aldaketa handia lortuko dituzue, ikusi egin nuen artilezko lepo honen adibidea.

 

 

Agian aspaldian erabiltzen ez duzuen txamarra edo soinekoa horrelako ukitu batekin berritu dezakezue.

5. Armairuen heldulekuak aldatu:

IMG_20180319_174255.jpg

Nik sukaldeko armairuetan eta logelarako erosi dudan armairu handian egin dut. Sukaldeko heldulekuak hondatu samarrak zeuden eta logelako armairuak zekarzkienak ez zitzaizkidan batere gustatzen. Leroy Merlinen aukera handia eta prezio oso onak topatu nituen. Egia da hain aukera zabalarekin, denbora eman nuela aukeratzeko, baina uste dut merezi izan duela.

Gogoratu bi tirafondoen arteko distantzia neurtu behar duzuela eta neurri berekoak erosi, bestela zulo berriak egin beharko dituzue, eta zaharrak agerian geratuko dira.

 

 

 

 

Logelako armairuko larruzko heldukuak ez ziren batere erosoak, orain ordea oso erraz irekitzen da.

 

 

 

Beno, oraingoan arratsalde batean bukatzeko ideia txikitxo hauek uzten dizkizuet, ea hurrengoan proiektu handiago bat burutzen dugun.

Laister arte!!!

Eskulanak · Joskintza

Nire jostotzara berria

Askotxo josten dudanez, nire aurreko jostotzara zaharra eta txikia gelditu zait, eta berria nik neuk tuneatzea erabaki dut. Horretarako Amazonen hauxe erosi nuen (bai, bai, badakit, hemengo merkataritza sustatu behar da, baina horretarako lehendabizi neure ekonomia sustatu beharko dut)…

IMG_20180214_173724.jpg
Egurrezko jostotzara, barnizik edo margorik gabea.

Antzeko bat Saran Brikolajean (Groseko denda, Eskulanak Donostian postean aipatu nizuen) topatu nuen, baina prezio bikoitzean.

Hauxe da pausoz pauso kutxari egin diodana:

  • Guztia ondo lixatu, barrutik eta kanpotik: aurrekoan esan nizuen lixatzea aspergarria egiten zaidala, baina egurrarekin lanean ari garenean emaitza aldetik asko nabaritzen da ondo lixatuz gero. Lan honek denbora dexente hartu zidan kutzak zirrikitu asko dituelako, baina, pazientzia pixkat…
  • Aukeratutako margoa uretan disolbatu, urtsuagoa geratu dadin. Horrela, egurraren zainak ikusiko dira, egurra margotu baino, tintatu egingo dugu.

 

Ondoren, egurra margotzen hasi, argazkian ikus daiteke nik esponja bat erabili dudala baina zapi bat edo brotxa bat ere erabili daiteke. Nire ustetan, esponja erosoena da horrelako lanetarako, baina forgak egin eta nahi duzuena aukeratu ahal duzue.

  • Erabiliko ditugun irudiak moztu eta nahi ditugun kokapenean jarri: marrazki edo irudiak kolatu aurretik, egin froga efektu ezberdinak ikusteko. Gogoratu, kolatu eta gero nekez aldatu ahal izango ditugula.

IMG_20180214_190942.jpg

  • Irudiak kolatu eta lehortzen utzi. Nik egin dudan bezela, pisu ezberdinetan irudiak kolatu badituzue, kuter batekin kontu handiz moztu, jostotzara ireki ahal izateko. Berriz ere xuabe xuabe lixatu!

IMG_20180216_095037.jpg

  • Barruko konpartimentuak margotu edo paperez forratu: nik goiko biak paperez forratu ditut, eta erdikoak eta beheko handia margotu ditut, jostotzarak duen egituragatik, margotu ditudanak forratzea oso zaila iruditzen zitzaidan eta.
     -paperak neurrira moztu, kola geruza fina eman eta kutxatxoa forratu-

     

    -gainontzeko konpartimentuak margotu, eta bandak lixa metalikoarekin pasa-
  • Detailetxo batzuk beste kolore batekin margotu. Nire kasuan, euskarriak izan dira, baina norberaren irudimena askea da. Berriz ere zati hori lixatu, helburua zahar itxura ematea da.IMG_20180219_192923.jpg
  • Jostotzara osoari argizari iluna eman, lehortzen utzi eta zapi batekin igurtzi, disdira pixka bat emateko. Horrela pieza babestua geratuko da eta akabera polita emango diogu.

 

  • Zure tresna guztiekin bete eta has zintezke erabiltzen!

IMG_20180220_175952.jpgIMG_20180220_180008.jpg

Azkenik, hona hemen erabili ditudan materialak:

IMG_20180222_221053.jpg
Paperezko eta metalezko lixak, esponja zati bat, forratzeko papera, pintzelak, uretan disolbatzen diren margoak, kola zuria eta argizari iluna.

Eta nire jostotzararen lehena eta oraina:

 

Oso pozik nago, ziur hurrengo posta joskitzaren ingurukoa izango dela. Laster arte!

DIY · egurra · Eskulanak

Egurrezko bi gauzatxo

Gabonak eta gero denbora libre pixka bat izan dut eta etxerako bi egurrezko gauzatxo egin ditut, ATRILA -paperak eta liburuak posizio egokian mantentzeko- eta giltzak eta gure txakurtxoaren trasteak txukun mantentzeko TAULA bat. Hona hemen bakoitza nola tuneatu dudan.

Taula

Taula egiteko ardo kutxa baten tapa hau erabili dut.

Eta begira aldaketa.

Hona hemen jarraitu beharreko pausoak:

  • Taula ondo ondo lixatu (niri lixatzeak asko aspertzen nau baina onartzen dut oso garrantzitsua dela emaitza ona lortzeko).
  • La Pajarita markako “urdin kristala” koloreko margoa eman, bi geruza. Geruzen artean ondo lehortzen utzi, ez ni bezain zazpikia izan. Margo hauek berehala lehortzen dira. Noski, edozein kolore erabili dezakezue.
  • Aukeratu irudi bat eta laser fotokopia bat egin (gaur egun dendetako fotokopia guztiak laser izan ohi dira), originala galdu ez baduzu nahi behintzat. Irudia ebaki eta non jarriko duzun erabaki.
  • Pintzelaz irudiari foto transfer likidoaren kapa bat eman eta taulan alderantziz itsatsi, KONTUZ, IRUDIAREN ALDE ONA TAULARANTZ BEGIRA! Kontutan hartu zure irudian letrak baldin badaude, alderantziz geratuko direla.
  • Egun batez lehortzen utzi (bai, egun oso batez!) eta ondoren, uraren laguntzaz eta kontu handiz igurtzi eta zelulosa kendu, horrela;

transfer

  • Berriz ere lehortzen utzi eta gero argizari zuria pintzelaz edo zapi batekin eman. 10 minutuz utzi eta beste zapi batekin igurtzi, argizariak distira har dezan. Argizari zuriak patina zurizka bat emango dio taulari, baina gardena edo iluna ere erabili dezakezue, bakoitzarekin efektu bat lortzen duzue. Argizaria maiz baznizaren ordezko bikaina da, eta oso akabera dotoreak lortzen dira.
  • Zuk aukeratutako gantxoak tirafondo txikiz finkatu, eta prest! 

Hemen dituzue erabilitako material guztiak.

IMG_20180121_215849.jpg

Nik marka honetakoak erabili ditut, bilduma bat egiten ari naizelako eta bertan datozelako, baina nahi duzuen marka erabili dezakezue, hori bai, transfer efektua lortzeko, likido egokia erabili behar da.

Atrila

Itxura zaharkitua zuen atrilak, eta aldatu nahi nuen.

Eta horrelaxe gelditu da.

Hona hemen jarraitu beharreko pausoak:

  • Atrila desmontatu eta ondo ondo lixatu. Kasu honetan eskuz egin beharrean eskulanetarako oso aproposa den lixadora hirukia erabili dut. Ez da margo zaharra guztiz kendu behar, baina ahalik eta lehunen utzi, margo berria txukun gera dadin.
  • Margotu. Nik La Pajarita markako “sunset” eta “Ibizako gatza” koloreak erabili ditut, eta zati batzuk batekin eta besteak bestearekin margotu ditut, baina aukerak infinituak dira. Hori bai, margo akrilikoak eta kalitatezkoak erabili, akaberan asko nabaritzen da.
  • Atrilaren aurreko aldeari deokupage kola geruza bat eman eta jarraian aukeratutako papera kontu handiz itsatsi. Kasu honetan IRUDIAREN ALDE ONA KANPORA BEGIRA IPINI, transferrarekin egin dugunaren aurkakoa alegia. Irudiak azalera guztia okupatu dezake, edo soilik zati bat. Zapi batez lagundu aire burbuilarik gera ez dadin.
  • Ondo lehortzen utzi eta gero, sunset kolore pixka bat urarekin diluitu eta paperaren gainean eman, dena laranja kolorea har dezan baina letrak izkutatu gabe.
  • Azkenik, guztiari barniza matea eman, eta atrila berriz ere montatu.

Hemen dituzue erabilitako material guztiak.

IMG_20180121_231354.jpg

Lantxo hauek ez dira zailak eta ez da denbora asko tardatzen, eta emaitzak ikusgarriak eta erabilgarriak dira. Zure etxean eskuz egindako gauzak maite badituzu, pentsa zer margotu, berritu edo tuneatu dezakezun! Aldaketa txikiak, alde handia.

 

Laster arte!