DIY · Eskulanak · Joskintza · Upcycle

Bakeroz egindako poltsa

Egun arropa gehiegi erabiltzen eta botatzen dugula pentsatzen duen horietakoa naiz. Gaur entzun dut urtero 12 kilo arropa botatzen dugula bakoitzak. Nik batazbesteko hori jeisten dudala ziur nago. Gorroto dut zakarrontzia betetzea, are gehiago birziklatu ezin diren gauzekin bada. Bai, saiatzen naiz ahalik eta gutxien botatzen eta arroparen kasuan gainera kontzientzia berezia dudala esango nuke.

Soilik zeharo izorratua dagoena botatzen dut, gainontzekoa eman, saldu, aldatu edo trukatzen dut. Horretarako hainbat bide ditut:

  1. Donostiako Emakumeen Etxean egiten den Truke Azokara joaten naiz (hileko bigarren astelehenean, arratsaldez) eta jantziko ez ditudan eta ondo dauden arropak eramaten ditut. Horiengatik taula baten araberako puntuak ematen dizkidate, eta puntu horiekin beste batzuk utzi duten arropa har dezaket. Beti topatzen dut gogoko zeozer!
  2. Donostiako Easo plazan burutzen den Donostitrukera joaten naiz (hileko 3. larunbatean, goizez) eta bertan bigarren eskuko arropa merke eta dotorea erosten dut.
  3. Josteko makinaren aurrean jarri eta arropa eraldatzen dut. Horren inguruan beste post bat idatzi nuen, bi gonekin bat egiteko ideiarekin.

Ba gaurkoan antzeko zerbait ekartzen dizuet. Banituen hainbat bakero zahar (bizpahiru galtza eta gona bat) eta aspaldian buruan nuen poltsa bat egitea bururatu zitzaidan, bakeroan oihal guztia erabiliz. Hona hemen pausoz pauso nola egin dudan.

A. Goraize onak hartu eta 10 x 10 cmko laukitxo mordoa moztu. Nik lan hori errezteko plastikozko plantilla bat erabili dut. Koaderno baten taparekin egin dut, eta gogorra denez, asko lagundu dit laukitxoak marrazteko. Nire kasuan 4 x 12 laukitxoko laukizuzen bat lortu nahi nuenez, 48 laukitxo moztu ditut.

B. Laukitxoak orratzekin lotu eta ondoren josi. Nik lehendabizi tira luzeetan josi ditut, eta ondoren tirak bata besteari. Ziurrenik, patch work egiten adituak direnak ez dute horrela egingo, baina niri modurik erosoena iruditu zait. Soilik orratzekin lotuz ez bazaizu aski iruditzen makinaz josteko, hilbanatu ditzazkezu, baina hori bai dela lana!

Tira bakoitza josi ondoren, plantxarekin jostura bakoitza ondo ondo zapaldu eta ireki dut, gero tira bat eta bestea elkarrekin josterakoan txukunagoa geratzeko. 

Josturak bata bestearen jarraiean geratzea da helburua…

(Azken momentuan erabaki dut dena ondo plantxatu eta gero jostura bakoitzaren alde bietan pespunteak egingo nizkiola, koloretako hariarekin, politagoa geratzeko. Baina hori nire proiektua da, bakoitzak nahi duen eran egin dezake, laukitxorik erabili gabe adibidez, dena pieza batean)

D. Lortu dugun laukizuzena era berezi batean tolestu. Nire laukizuzenak 40 x 120 cm neurtzen ditu (4 x 12 laukitxo), eta josten jarraitu baino lehenago lerroei jarraiki tolestu dut, ea ulertzen duzuen. Niri dexente kostatu zitzaidan, ez nuen lehenengo saiakeran lortu!

Lehendabizi bi izkinak hartu eta argazkian ikusten den bezela tolestu, bi hiruki lotzeko. Ondoren, argazkian ikusten den lerroa ardatz bezela hartu eta beste tolestura bat egin, horrela geratu behar zaizue: 

img_20191125_194223_hdr

Hori lortu eta gero, bi aldetatik josi egin behar da. Kontuz, laukitxoak ondo geratu behar dute, bata besteari jarraiki.

E. Goazen forroa prestatzera. Poltsaren neurri berdineko oihal zastia behar duzue, nire poltsarako 40 x 120 cmko laukizuzena (gehi josturak egiteko cm bat alde bakoitzeko, noski!). Ondo zabaldu, eta laukitxoen piezarekin egin dugun modu berdinean tolestu eta josi..img_20191208_220312_hdr

Ondoren, nik patrikak jarri dizkiot, praka zaharrei kendutakoak hain zuzen.

F. Forroa eta kanpoko aldea josi, eta ondoren inguru guztian errefortzu jostura egin diot.

img_20191212_194019_hdr

F. Itxiera eta heldulekua egin. Berez poltsa itxierarik gabe geratu daiteke, edo beste era batekoa egin dezakezue, hemen nik egin dudana azalduko dizuet. Moztuta nituen larru zatitxo bat eta metalezko botoia erabili ditut. Heldulekua ere hamaika modu ezberdinetan egin daiteke, nik beste larru zati bat jarri diot.

Heldulekua egiteko poltsaren goiko aldean geratzen ziren bi puntak pixka bat moztu ditut.

img_20191212_200142_hdr

G. Azkenean hondo pixka bat ematea erabaki dut: nire proiektu gehienak sobre la martxa aldatzen doaz, hau da, hasieran buruan dudana eta azkeneko produktua ezberdinak izaten dira. Kasu honetan poltsa amaitu eta gero hondoa egitea erabaki dut, eta horretarako beheko bi puntak barrutik eta argazkietan ikusten den eran josi eta moztu ditut.

Eta hona hemen azken emaitza!

 

DIY · Eskulanak · Joskintza

Udaberrirako Frida poltsak

Hilero post bat idazten saiatzen naiz, baina batzuetan alperkeriak irabazten nau, edo beste gauza batzuetan murgilduta nago eta ez dut denborarik ateratzen. Horrek ez du esan nahi eskulanik ez dudanik egiten, ke ba, beti dut zeozer eskutan, baina batzuetan egiten ditudan gauzak ez ditut hona ekartzeko aproposak ikusten, lan handia ematen dutelako edo besterik gabe, prozesuan zehar argazkirik ez diedalako atera. Beno, guzti hau esateko martxoan ez nuela postik idatzi, eta horregatik apirileko posta azkar idaztea erabaki dudala.

Abendu-urtarrila aldean eginiko bi poltsa ekartzen dizkizuet oraingoan. Udaberrirako oso egokiak iruditu zitzaizkidan, eta horrexegatik apirileko posterako utzi nituen. Proiektua lagun batek kojinentzako bi funda oparitu zizkidanean otu zitzaidan. Oso funda politak ziren baina etxean ez zetozen ezerrekin bat, beraz beste erabilera bat bilatzen hasi nintzen. Eta holaxe, poltsetan bihurtzea okurritu zitzaidan.

img_20181028_192625_hdr

 

Lehendabiziko kremailerak kendu eta fundak pixka bat estutu nituen. Ez dakit argazkian egindako marka ondo ikusten den baina bi aldetan zatitxo bat kendu nien, josteko makina erabiliaz. Fridaren marrazkia zentratua geratu eta ondo ikusteko moduan egin nuen, 4 edo 5 zentimetro kendu nizkien alde bakoitzean.

img_20181028_200303_hdr

Horren ostean, beheko puntak moldatu nituen, poltsari fondo pixka bat emateko. Erraza da; punta hartu, zeharka ipini jostura erdian geratzeko, triangelu ekilatero bat marraztu, josi eta moztu. Triangelu horren oinarria gure poltsak duen fondoa izango da. Buelta emanda oso erraz ikusten da.

Poltsaren gorputza prest eduki eta gero, forroa lantzen hasi nintzen. Alde batean kremaileradun patrika jarri nion, eta bestean patrika xinplea. Forroaren bi aldeak josi baino lehenago jarri nizkion patrikak, josteko erosoagoa delako. Patrika xinplea oso erraza da, hona hemen nola geratu zen. Horretarako, nahi duzun neurriko ohial zatia moztu (nahi duzun neurrikoa bai, baina gogoratu azpildurak egiteko cm bat edo bi utzi!). goiko aldea josi, nahi den lekuan kokatu eta orratzekin edo albainuekin finkatu) eta makinaz edo eskuz josi. Hau da, lehendabizi goiko aldea josi, gero kokatu eta azkenean aldeak eta beheko aldea josi. Zentratua geratzeko hoberena poltsaren erdia eta patrikaren erdia orratzekin seinalatu eta parekatzea da. 

Kremaileradun patrikak zailtasun gehiago du, baina niri poltsetan horrelako patrikak asko gustatzen zaizkit, dena ordenatuagoa eramateko. Hementxe duzue kremailera txukun geratzeko modua, kremaileradun patrikak ,you tubeko gaztelaniazko bideoa da, baina nik uste dut oso ondo ulertzen dela. Nik holaxe egin nuen.

img_20181209_141215_hdr-e1554205630429.jpg

 

 

Lehendabizi patrikaren kokapena zehaztu, luzeran eta zabaleran, markatu eta bideoan jartzen duen bezala josi, zuloa egiteko. Gero, zuloa garbi josi eta gero, kremailera ipini eta berriz ere josi. Zaila ematen du, baina bideoa ikusita nik lehenengoan atera nuen, argazkietan baino hobeto ulertzen da. 

Bi patrikak josi eta gero, forroaren aldeak josi nituen, eta ondoren kanpoko aldeari Aliexpresen erositako euskarriak jarri nizkion . Euskarriak oso merkeak ziren eta eskuz egitea ez zuela merezi erabaki nuen. Pare bakoitza 7€ baino gutxiago kostatu zitzaidan, eta josteko haria eta guzti etorri ziren. Zuloak ere bazekarzkiten, beraz eskuz josi nituen. 

img_20190105_190414_hdr

Azkenik, forroa eta poltsa elkarrekin josi nituen, eta euskarrien kolore berdineko bies zati bat jarri nien amaiera polita emateko.

img_20190108_174018_hdr

Eta holaxe gelditu dira poltsa biak!

 

img_20190108_195212_hdr

img_20190108_195221_hdr

Udaberrirako ederrak, ezta?

Datorren hilera arte!!!

 

DIY · Joskintza

Entzungailuarentzako zorrotxoa.

Beno, entzungailuarentzako edo sartu nahi duzuen beste edozer gauzetarako. Udara iritsi da, ondartzarako poltsa prestatzen dugu eta horra non gauzak pilatzen zaizkigun; bainujantzia, diruzorroa, krema, betaurrekoak, hamaiketakoa, ura, giltzak, paperezko mukizapiak, liburua… eta dena nahastua eramaten dugu, hain modan dauden poltsa erraldoi horietan. Ba beno, nik txukuntasun puntu dibertigarri bat emango dizuen eskulana proposatzen dizuet gaurkoan. Erraza, azkar egiteko modukoa eta erabilgarria, ezta?

Aipatu beharra daukat ez dela nire jatorrizko ideia, originala hementxe aurkituko duzue. DOG UNDER MY DESK bloga aurkitu berri dut, baina uste dut interesgarria izango dela oso, beraz jarraituko dut bertako ideiak hona ekartzen. Jostea maite duzuenentzat (eta ingelesa pixka bat kontrolatzen duzuenentzat) tutorial errazak eta poltsen eta bestelakoen patroiak topatuko dituzue. Tutorialak doainekoak dira, eta patroiak berriz salgai daude, baina ez dira batere garestiak.

IMG_20180507_172004.jpg Zorrotxoa egiteko hau besterik ez duzue behar; kremailera bat, ohial zati txiki pare bat eta guata pixka bat. Guatarik gabe ere egin ahal da, aukeratzen duzuen ohiala sendoa bada (bakeroa adibidez) baina bestela zorroa ondo gorpuzteko erabiltzea gomendatzen dizuet. Nik borobilak mozteko kazolatxo hori erabili dut.

Ondorengo zatiak moztu behar dituzue:IMG_20180507_173626_HDR.jpg

  • borobil osoak: 1 guata, 1 ohial laranja, 1 forroaren ohiala.
  • borobil erdiak: 2 guata, 2 ohial laranja, 2 forroaren ohiala.
  • lauki zuzen bat euskarriarentzako.

Nik urarekin borratzen den errotulkia erabili dut, josten dudan bitartean ondo ikusi baina gero arrastorik ez uzteko.

Lehendabizi kremailera ipIMG_20180508_143917.jpgini behar da. Horrelako zerbait geratu beharko da. Forroa kremailerarekin batera josi ahal duzue, edo ondoren eskuz josi.  Horrelako lan txiki batean bi modutara ondo geldituko da. Ondo plantxatu. Euskarria  ifrentzuraren aldetik josi ere, buelta eman eta plantxatu.

IMG_20180508_144011.jpg

Ondoren bi zatiak orratzekin ondo elkartu behar dira. Kontuz ordenarekin, gero buelta ematerakoan ondo gelditu dadin. Ordena hau izan beharko du: forro borobila, guata borobila, ohial borobila, kremaileradun zatia. Ohiala borobila eta kremaileradun zatia erdian eta elkarri begira jarri, ez ahaztu! Eta bi horien artean euskarriarentzako zatitxoa, erditik tolestua eta barrura begira. Jatorrizkontutorialean osonondo ikusten da pauso hau.

Begiratu kremailera ez zaizuela moztuko dugun alde batean geratzen IMG_20180508_144121.jpg(hots, josiko dugun zatiaren barrruan geratzen dela) eta borobil osoa josi. Azkenik, kontu handiz inguru guztia moztu eta buelta eman. Berriz ere ondo plantxatu.

Azkenik, nik inguru guztiari makinaz pespunte bat pasa diot, uste dut txukunagoa gelditzen dela horrela. Eta gordeta nuen mosketoi txiki bat jarri diot. Giltzatakoentzako zirrindola horietako bat jarri nahi badiozue, azkenean gehitu ahal IMG_20180508_141815_BURST1.jpgdiozue, baina nik jarritako mosketoiak euskarria josi baino lehenago gehitu behar izan diot.

Modelu originala begiratzen baduzue, nik egindakoarekin zerikusirik ez duela konturatuko zarete, hau da, bakoitzak bere toke pertsonala eman ahal dio. Nik kremailera gorria eta txinoetan erositako bi begitxo horiek gehitu dizkiot. Bekainak ere margotu dizkiodala pentsatzen ari naiz!

Hementxe, sarean topatu ditudan beste eredu batzuk uzten dizkizuet.

 

 

Eta honaino nire gaurko posta, hurrengoan josten jarraituko dugula uste dut, udara gerturatzen da eta nik armairuko hainbat arropa birziklatu, birmoldatu, konpondu, modernizatu, koloreztatu edota moztu nahi ditut.

Ondo izan!!!

IMG_20180508_141750_HDR

 

 

 

 

 

 

Dendak

Olentzeroa prestatzen

Abenduan gaude eta dagoeneko Gabon giroa nabaritzen da. Horregatik aste honetan opari bat egiteko ideia originala ekartzen dizuet: Anuscas Family markako motxila eta zorroak.

IMG_20171207_110423.jpg

Motxila eta zorro hauetako bakoitza bakarra da, arropa berrerabiltzen dutelako, gauza erabiliei bizi berria emanez. Gainera, arropa hori nolakoa zen argi nabaritu daiteke.

 

Bere webgunean zera diote; “Cada una de las piezas: mochilas, bolsos y complementos, nacen de una conciencia social hacia la necesidad de la reutilización de la ropa ya usada. La filosofía de la marca es dar una segunda oportunidad a estas piezas.” Wegunea bixitatu nahi baduzue, hauxe da; https://www.anuscasfamily.es. Webgunearen bidez erosi ahal duzue, baina ahal denean, nik nahiago dut auzoko edo herriko dendetan erostea. Izan ere, nik Heriz Pasealekuko Bali Balitz dendan aurkitu ditut altxor txiki hauek, beste askorean artean. Oraindik ez badakizue zer oparitu, ideia ugari aurkituko dituzue bertan; txanoak, zorroak, soinekoak, berokiak, bitxiak.. guztiak estilo bereziarekin eta prezio egokietan.

Beno, espero dut gaurko aurkikuntza txiki hau atsegin izana, eta Gabon onak pasa! Laster arte.